bideojokuak koldo almandoz
hurrengoa

SAMUS-EN ITZULERA. GAME CUBE. NINTENDO

Martxoaren 28an kaleratuko da Europa osoan Metroid prime, Samusen abentura berria. Ituzlera oso arrakastatsua kritika eta bideojoko zaleen hitzei kasu egiten badiegu. Bedeojoko aldizkari guztien aburuz 10 puxtarriko (points) itzulera.

MILIOIKA KONTSOLA MUNDUAN ZEHAR

Sonyk munduan zehar, bere PS2 kontsolaren 50.000.000 unitate banatu dituela esan du. AEBtan 21 milioi, Europan 16 milioi eta Japonian 12 milioi. Gogorarazi beharra dago misilak gidatzeko balio dezakeen txipak dituela barneraturik, eta horrek, beharbada, milioika haurren aitatxo koronelek, kontsola erosteko erabakian lagunduko zuen.
Microsoftek bestetik, bere kontsolaren 8 milioi Xbox saldu dituela esan du, urte bete pasa denenan merkatura atera zenetik.

hurrengoa

POKEMON ETA BURTSA

Japonian Game Boy Advance kontsolarako atera berri diren Pokemonen bi joko berrien 2 milioi kopia saldu dira. Honek, Nintendok Japoniako burtsan duen kotizazioari bultzada nabarmena eman dio. Badirudi Pokemonen abentura berriek zer esan mediatiko zein ekonomiko garrantzitsua izango dutela Europan eta AEB-tan kaleratzen direnean.

hurrengoa

POLTSIKOZKO SONY KONTSOLA BERRI BAT?

AEB-tako aldizkari baten esanetan, Sonyk poltsikozko kontsola berri bat atera lezake. Nintendok kontrolatzen duen merkatu honetan, guztion onerako izango den konpetentzia sortuaz. Ea kalitatearen eta salneurrien hobekuntza nabarmena ekartzen duen guzti honek.
Soanyk ez du bauieztatu ezta ikatu ere, beraz... Gainera Sonyk baud plotsikoetan eramantekoak diren gauzetan urtetako esperientzia: Walkman, Discman...

hurrengoa

SUPER MARIO SUNSHINE. GAMECUBE. 1 PLAYER.

Prestige aferaren gatazka gainditzeko, Mariok Galiziako kostaldeak garbitzeko tresna apartaz baliatzen da joko honetan. Ikusitakoak ikusita, urteak aurrera joan arabera, Mario zahartu beharrean geroz eta gazteago agertzen zaigu, baita trebeago eta arinago eroe. Marioren atal honetan, merezitako oporrak lan pila batean bihurtzen dira AntiMario baten eskutik.
Bere betiko adiskide eta arerioak agertzen dira eta gure zorionerako betiko Txanpiñoi erregea gure alde azalduko da. Gora Txanpiñoi erregea! Gora Mario! Gora Miyamoto!