hurrengoa
artea zubipean txo!?   I  angul + txo!? Udazkeneko larunbata, eguerdiko 12ak inguru. Bilbo inguruko Rontegi zubiaren azpian mugimendu arraroak sumatzen ditugu. Karpatxo txiki txiki bat eta honen azpian mahai eta aulkiak luntx batekin, bertan 25 bat pertsona autobus batetik jaitsi dira. Pixkat haratago, zubiaren pilare erraldoi horietako baten oinarrian bospasei pertsona hari dira. Haien aurrean hiru bat argazki kamera izugarri aurkitzen ditugu eta hauen begi puntuan pelukadun neska batek motokros motor fosforito batean igota, kamerari bere posea harroki eskaintzen dio. Neska Begoña Muñoz da, Iruñean jaiota, Bilbotik pasa ostean Amsterdam eta New Yorken ibilitako artista performerra. Parez pare, argazki kamerak maneiatzen, Olaf Breuning aurkitzen dugu, New York eta Zurich artean bizi den argazkilari Suitzarra. Biek lan bakarrean lanean, bakoitza bere proiektua lantzen.

Larunbat eguzkitsu honetan bi artelan eraikitzen dabiltza paraleloan, Olafek bere argazki horietariko bat eraikitzen dihardu egun guztian zehar, laster Zurichen izanen den erakusketa batean 4x6 metrotako tamainan ikusiko dena. Begoñak bere performanzeari ezohizko errealitatea eskaini dio eta oraingoan disko baten sorkuntza prozesua bilakatu du bere performanzea, edo bere diskoa performanzea bilakatu.

Eta normalean artelanen ekoizpenean aritzen den Consonnik bere infraestruktura disko baten produkziorako eraldatu du, diskoa Artelekurekin ekoiztuko duelarik.

Begoña Frantzian ibili da Maxen Cirynekin baseak prestatzen, geroxeago Javi Pez eta Madelman bezalako jendeak nahas ditzan. Azkenik, Olafekin mintzatu zen haren argazkiekin diskoaren irudia garatzeko.

The balde muntaia honen bihotzean sartu zen Consonniren eskutik eta bertan ibili ginen argazki erraldoi honen sorkuntzaren islada jasotzen, barnetik kanpora eta barnera berriro, performanzeak bizitzarekin sortutako hartuemanaren zurrunbiloan eta, gurekin, beste hainbat pertsona.

Begoñaren performanzeak bere hitz eta musikarekin betetzen duen diskoa aurki egonen da kalean, eta harekin, Olafen argazkiak Zuricheko erakusketatik haratago zabalduko dira, larunbat horretan bertan egon ginen 30 bat pertsonek ere argazki zein diskoarekin munduan zehar barreiatzen egonen garelarik.