m-u etxebizitzak (urretxu, gipuzkoa) ibon salaberria / asier larraza
irudia
  • 1
  • 2
Victoria Acebo eta Ángel Alonso arkitekto gazteek proiektu azpimarragarria bukatu berri dute Urretxun. Bi etxebizitza, argiarekin jolasean dabilen kaxa garbi baten barruan. Honelako proposamen batek erakusten duen “ezberdintasunak”, eskema trinko eta zahar asko bertan behera utziko dituen itxaropena piztu digu askori. Azken urteotan gure paisaia maldatsuetan “neo-baserri” gehiegi eraiki da; baserriaren arkitektura beraren memoriari min handia egin dioten sasi-arkitekturak. Irudiaren imitazioan besterik oinarritu ez diren eraikinok ez diote ez momentu ez eta lekuko arazoei ere inolako erantzunik ematen.
M-U etxebizitzak, jarrera erradikala aukeratzen du Urretxuko maldan leku hartzeko: itzalean dagoen zuhaitz formako egiturak, kaxa airean eskegita egotearen itxura ematen dio; eta erabilitako materialen bitartez, kaxa abstraktu honek, inguruan duen paisaia berde eta zeru grisekin etengabeko jokoan murgiltzen da, paisaia bereganatzen du eta berriro islatzen...
Arkitekturari aukera bat ematen zaionean, gure paisaiaren eraldaketak min gutxiago egiten dio gure memoriari, bai eta gure begiei ere... horretarako, kasu honetan bezalaxe, bezeroaren ausardia da beharrezkoa.