• 1
  • 2
hurrengoa
bit.art dantza maratoia    Azaroak 17, larunbata. Arteleku. Eugerdiko 12etatik gaueko 12etara.
43 partaide alderantziz zioan ordulari baten kontra.

"Zurekin dantza egingo nuke behiak etxera etortzen diren arte... Hobe pentsatuta, nahiago nuke behiekin dantzatzea zu etxera etorri arte".
(Groucho Marx, "Duck soup")
Bit Art kolektiboko antolatzaileentzat helburua ez zen dantzariak amaiera arte irautea. Ez. 12 orduz bertan bildu zirenen lilura lortzea baiziki. Orduz ordu, alboko dantzariekin bat egitea eta multzoan bakoitzaren indibidualtasunari leku egitea. Ez zen mugimendu edo keinu profesionalen azterketa. Bapatekotasunerako, abilezia eta mugimenduen berezko "graziaren" bilaketa baizik. Originaltasuna baino, dantzan zintzotasuna epaitu zen. 12 ordu bata bestearen alboan dantzatzeak sortzen dituen egoera ezberdinen bizipena aberasgarria izan zen. Irabazleen poza. 12 ordutan dantza egin ostean ez irabaztearen esperientzia. Ikusleentzat, gorputzek une oro mugimendurako duten joeraz gozatzeko aukera. Dantza maratoia amaitu zenean, Bit Art kolektiboak txokolatada prestatu zuen partaide guztientzat.

Saioa Olmo, irabazlea
Ana Aced, finalista
Unai BarruetabeƱa, finalista
Estibaliz alvarez, ikusleen saria.

Danzad, danzad, malditos
1968an Sydney Pollack-ek They shoot horses, don't they filmatu zuen.
Guk Danzad, danzad, malditos gisa ezagutzen dugun pelikula, 30. hamarkadako Amerikako Estatu Batuetan bizizen depresio urteen isla da. Filmeko protagonista anitzek euren txirotasunetik ateratzeko itxaropenaz dantza txapelketa batetan ematen dute izena. Kamerak, dantza lehiaketan sartzen gaitu. Giraka eta bueltaka. Pertsonaien egoerarekin bat egiten dugun arte. Bikoteka egin behar dute dantza.
Gu ere nekatzen gara. Gira eta buelta. Mina. Irabazlea? Zutik irauten duen azken bikotea. Danzad, danzad, malditos.