laburrak
hurrengoa

BI HARRIBITXI

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean ikusitakoen artean bi harribitxi. Dokumental sailkapen pean jartzen dituztenak dira azken urteotan arrisku gehien hartzen duten pelikulak "24 hour party people": 70ko hamarkadako amaieratik 90ko hamarkadako Manchester protagonista. "Joy Division", "New order", "Happy Mondays": Musika eta Estasi bidaia. Umore beltza eta ironia. Kamiseta beltzak eta pikodelia. Hiri eta garai bati ezer ezkutatu gabe eginiko errepaso maitagarria. "Bowling for Columbine": 1999. Columbine High School. Eskolara armaz josita sartzen den ikaslea. Pelikula hasi da. Ahalik eta jende gehien akabatu beharra dago. Bonus. Irakasleari tiro buruan. Baina partida orori iristen zaio game over-a. Bowling for Columbine AEBtako biztanleek armekin duten harreman bitxia islatzen duen pelikula. Umore garratz eta probokatzailea. Tiro bat munduko demokrazia handienaren bihotzean.

hurrengoa

EZBAIRIK GABEKO MASKORRA

Donostiako 50. Zinemaldiak, urrezko maskorra, astelehenetan eguzkia hartzen dutenei eman dio. Aurreko urteetan ez bezala aurtengoa ez da sari polemikoa izan. Filmak gainera merezi du. Berlinen Irlandako "Bloody Sunday" hura oroitzen duen filma saritu zuten, Cannes-en nazien holokaustoaren oroigarri den "Le Pianiste" eta Donostian langabetuen istorio bat. Zein progreak bihurtzen ari diren herrialde ezberdinetako ministerioak eta komunikazio multinazionalek sostengatzen dituzten Zinemaldiak!!!

hurrengoa

BETH GIBBONS ETA PORTISHEAD, ITZULIAK

Portishead talde ingelesak prest dauka bost urteko isiluneari amaiera emango dion lan berria. Diskoaren izenburua "Alien" izango da eta antza denez iraungo duen ordu beteaz gain multimedia lan emaitzak bilduko dira ere bertan. Hori baino lehenago taldeko abeslaria den Beth Gibbons-ek bere bakarkako diskoa plazaratzeko asmoa dauka, "Out of season", urriaren 28an.

hurrengoa

300.000

AEBtako zientzilarien ustez ordenagailu kantitate hau behar omen da genomak deskodetzeko eta gaixotasunen funtsezko proteinak ikertzeko. Genome@home programa hau ordea ez da zure, gure ordenagailuaren memoriaren zatitxo bat erabiltzen lehena (Seti@homek, adibidez, bizitza estralurtarra topatzeko saiakeran dabil oraindik). 300.000 ordenagailuen afera da eragile bat instalatu ondoren zure ordenagailuak datu batzuk jasotzen dituela konektatzen zarenean, eta hauek prozesatu ondoren, berriro bidaltzen dituela bueltan. Hala ere, guzti hau koordinatzeko erabiltzen dituzten ordenagailu itzel hauen portzentaia txiki bat bakarrik erabiltzen dute genomaren ikerkuntzarako, gainontzekoa ikerkuntza nuklearretarako erabiltzen ei dute.

THE BALDEREN AURKEZPEN FESTA KAFE ANTZOKIAN

The Balderen 6. zenbakia aurkezteko Bilboko Kafe Antzokian antolatu dugun festara gonbidatzen zaitugu. Urriaren 24an izango da festa eta bertan Selektah Kolektiboa eta Desmond Williams (Thievery Corporation-eko ohizko kolaboratzailea) arituko dira. Aurkezpen festa 22etan hasiko da. Jaian zehar Red Musicalek eskainita Thievery Corporation taldeko azken diskoaren ale batzuk zozketatuko dira. Ongi pasa!

hurrengoa

MY NAME IS TUROK

Publizitate eta marketingaren arloan den dena ikusita genuela uste bagenuen ere, hona Simeon Cantrell, Merkatutekniako britaniar Institutukoa, Acclaim UK bideojokuak garatzen dituen enpresarako prestatu duen kanpaina. Estrategia benetan berritzailea: Zure izena izen komertzial baten ordez aldatzea diru sari baten truk. Acclaim UK enpresak 770 euro eskaintzen ditu erregistrora joan eta jaiotzetik izan duzun izena urte batez aparkatu eta Turok izenarekin zure burua berriro batailatzen baduzu. Diruaz gain, X-Box bideo-kontsola bat eta Turok sailaren jostailu guztiak ere eskuratuko dituzu. Kanpaina martxan jarri eta ordu gutxitara 3.000 lagun baino gehiagok eman zuten izena, izena aldatzeko hain zuzen.