hurrengoa
tex-mex hasiberrientzako pekos pantxinet   Tex Mex-a, Texas eta Mexikoko mugan sortu zen nahasketa izan zen. Etorkin mexikarrak, euren ohiturei finkatutako tex-mex-a fusio gastronomia izateaz gain, jateko modu bat ere bada. Amerikako Estatu Batuetara lanera joandako etorkin mexikarrek sortutako sukaldaritza da tex mex-a.
Janaria izaten da, mundu osoko etorkinek herrimina borrokatzeko erabiltzen duen liseri estrategia. Garaiko lan baldintza gogorrak medio eta bazkaltzeko denbora gehiegirik ez zutenez, eskuekin azkar jateko irtenbidea izan zen tex-mex sukaldaritza. Hitz gutxitan, sandwich-aren bertsio mexikarra.
Oinarria, munduko gastronomia ia guztietan bezalaxe ogia da. Arto ogia kasu honetan. Honekin bat, beste hainbat osagaien konbinazioarekin plater ezberdinak lortzen dira. Guakamolea, Jalapeño piper saltsa, txapulinak (matxinsalto frijituak), quesadillak, burritoak, tamaleak, haragi fajitak eta abarrek osatzen dute, hemorroideetarako oso mesedegarria ez den sukaldaritza hau. Ez dugu ez tokirik ezta gogorik ere errezetak ematen hasteko, baina tex-mex jatetxe berezi baten berri emango dizuegu. Baduzue, Mulholand Drive errepidea bisitatzeaz gain aingeruen hirira joateko beste aitzakirik.

el cholo
1927an Los Angeles hirian El Cholo jatetxea ireki zen. Langile mexikarrak izan ziren lehendabiziko bezeroak, baina apurka, exotismo bila zebiltzan gazte kaliforniarren artean modan jarri zen. Ez dago "chela"-k edateko lagunduko duen jaki hobeagorik. Berehala, eta mexikar "kalifornio" belaunaldiaren agerpenarekin bat, jatetxe tex-mex-ak ugaltzen hasi ziren. El Cholo jatetxera joateko aukera izan ezkero gazta "pupusak" eta "fajitas la bandera" eskatzea gomendatzen dizuegu.
¡Y que viva Mexiko cabrones!