hurrengoa
areagotutako errealitatea txo!?   Errealitate birtuala sortu zenean, gizakia digitalki sortutako errealitate batean murgiltzea zen helburua. Horren inguruan zinema eta literaturak hipotesi eta istorio andana bota izan dute eta mundu errealetik ezberdindu ezin zitekeen errealitate birtual batez hitz egin digute askotan, hori noiz lortuko zenaren irrikaz eta beldurrez ibili garelarik. Egun, bideak beste nonbaitetik doaz. Gu mundu birtual batean sartu beharrean, interesatzen zaigun elementu birtuala mundu errealean kokatzea da bide berri hori eta horrela gure errealitateari nahi duguna gehitzen diogu, "areagotutako errealitatea" deritzona lortuaz.

Areagotutako errealitatean gauzak ez dira aztikeriaz mundu errealean agertzen, jakina. Mundu erreala edo errealitate fisikoa kamara batez jaso eta elementu birtuala gehitu ondoren, pantaila, betaurreko edo ikuskatzeko gailu baten bidez erakusten zaigu. Ordenadoreak errealitate fisikoaren mugimendu eta kokapenak ezagutzeko software berezia erabiltzen du, kamera, sentsore eta beste hainbat elementuekin batera. Adibidez, sagar birtual bat zure eskuan kokatzen bada eta zuk eskua mugitzen baduzu, sagarrak ezin du airean geratu, zure eskuaren gainean jarraitu behar du. Zuk eskua batera eta bestera biratzen baduzu sagarrak ere modu berean biratu beharko du zure eskuaren gainean dagoenaren ilusioa sortu dadin.

Oraindik garatzen dagoen teknologia hau entretenimendu industriarako erabili da gehien, hala ere, etorkizunean, medizinan, hezkuntzan, arkitekturan, larrialdi zerbitzuetan, mapa, GPS, zein edozein kokapen gailuetan izango da erabilgarri. Imaginatzen duzu kotxe baten motorea begiratu eta bertan dauden pieza bakoitzaren ondoan zer diren azaltzen duen testutxoa agertuko balitz zure begi aurrean?

zedemontre?
Honelako kontzeptuak ulertzea zaila da, aproposak diren adibide batzuk ikus ditzagun: