hurrengoa
the baldians 9-Audele Bloch-Bauer    Adele Bloch-Bauer Vienan jaio zen 1881. urteko abuztuaren 9an.

Austro-Hungariar inperioko bankurik aberatsenaren jabearen alaba zen eta 1899. urtean, Audele baino 17 urte zaharragoa zen Ferdinand Bloch industria gizonarekin ezkondu arazi zuten.

Ferdinand eta Audele ongi moldatu ziren bizitza osoan. Errespetu handia izan zioten bata besteari baina ez zuten elkar maite eta gela ezberdinetan lo egin zuten lehendabiziko egunetik.

Adele-ren etxeko saloitik Gustav Mahler, Arthur Schnitzer, Stefan Zweig, Richard Strauss, Otto Wagner eta Gustav Klimt pasatzen ziren tarteka.

Gustav Klimt-ek gainera egongela ere bisitatzen zuen.

Adele Bloch-Bauer, Gustav Klimt-ek behin baino gehiagotan pintatu zuen emakume bakarra da.

43 urterekin hil zen. Bizitza osoan sozialismoa goraipatzen pasa zuen eta hil zenean, eta bere mandatua jarraituz, senarrak garaiko 150.000 txekiar korona (135.000 euro) elkarte popularren artean banatu zituen eta bere arte bilduma Museo Nazionalari oparitu zion.

Azken ekintza iraultzaile gisa bere hilotza erretzeko eskatu zuen, garaiko Europa puritanoan sekulako polemika piztuaz.