hurrengoa
google earth mapa    Surfing aldizkariak jarri zuen martxan ideia duela 4 urte. Lehiaketaren ardatza sinplea da: google earth erabilita munduko edozein bazterrean olatuak deskubritzea. Bigarren edizioan deskubritu zen harribitxia: Namibiako kostaldean, Skeleton bay izeneko eremu galduan, Brian Gable surflari eta informatikoak, olatu perfektuak ziruditen uhinak topatu zituen bere etxeko gelatik atera gabe. Aldizkariak surflari talde bat bidali zuen, eta, bidaia luze eta deseroso baten ostean, Cory Lopez, Peter Mendia, Hank Gaskell, Mitch Coleborn, Evan Slater eta D.J. Struntz argazkilariak 2 kilometroko luzera zuten eta 20 segunduko tuboak eskaintzen zituzten ezkerreko olatu festa topatu zuten. Datu bitxi bat: hondar mugimendu handiko tokia izanik, hondartza duela 25 urte sortu zela uste dute adituek, eta sortu bezain azkar desagertu daitekeela diote.
Urritik aurrera martxan da 4. edizioa. Sateliteen begiekin bidaiatu nahi duenak, badaki.