paperpapers

entzun

eragin

Urte amaierarekin batera, klasiko batzuen agerpena ziklikoa itzultzen da: Ferrero Rocher bonboiak, Eguberrietako argiak eta Entzun musika aldizkariaren urtekaria. Urtero lez, artikulu luze eta sakonak, argazkiak, urteko afitxa ederrenak, komikiak, urteko talde interesgarrienekin osatutako kantu bildumaren diskoa... Ez dugu orain aurtengo zenbakian azaltzen diren musikaren eta edukien errepasoa egingo, erreseina osoa horretan pasako genuke eta. Besterik gabe, esan, musikazaleentzat ezinbestekoa dela, eta Errege Magoak, Olentzero edo dena delakoak aitaren edo amaren nobioa direnez, ez itxaron inork oparitzea eta zu zeuk eskuratu.

fucking artists

xabier montoia

Izenburuagatik soilik merezi du liburuak. Izenburuaren azpian Xabier Montoiaren izena azaltzen bada, ipuin hauen irakurketa derrigorrezkoa iruditzen zaigu. Eta hori frogatzeko erreseina hau. Hainbeste fido gara Montoiaren lumaz, ezen liburua irakurri gabe ere fidatzen garela eta gomendatu egiten dugula. Profesionaltasun falta ikaragarria geurea. Onartzen dugu. Halakoak gara ¨montoistak¨, lotsagabe hutsak.

Encyclopedia Prehistorica series

Robert Sabuda & Matthew Reinhart

Liburuaz gain eskulangintza lan ederra dira ¨pop-up¨ liburuak. Entziklopedia natural honek biltzen dituen bildumak izugarriak dira. 3D efektu organiko itzela lortzen dute bertan gordetzen diren paperezko ¨eskulturek¨. Natur zientziak erakusteko modu ikusgarria da. Adi ibili, esaera garaikideak dioen moduan, ¨when you pop, you cann’t stop¨.

fikzioaren izterrak

ur apalategi

Errealitatetik fikziozko dimentsiora eta fikziotik errealitatezkora salto egiten dute liburu honetako narrazioek. Umoreaz eta ironiaz gainezka egiten duten gertaeren atzean, pertsonaia zeken eta miserable samarrak aurkezten dizkigu idazleak. Kasu batzuetan, hain dira patetikoak pertsonaiak, errukia diegula eta euren jokabidea ulertzera iristen garela. Literaturaren mundua aipatzen duten liburu gehienen modura, gai horren inguruan interesik edo ezaguerarik ez dutenentzat ez da irakurketarik gomendagarriena.