hurrengoa
moebiusi eskutitza    1979. urtean, Federico felinik eskutitz bat idatzi zion zendu berri den Jean Henri Gaston Giraud, ¨Moebius¨ komikilariari. Begirada eta irudi
mundu berezia zuten bi sortzaile hauen arteko balizko harremana irudikatzea da otutzen zaigun omenaldirik ederrena.
Roma
1979ko ekainak 23

Moebius estimatua,

Egiten duzun guztia gustatzen zait; zure izena barne. Casanova nire filman, erdi-belagile, erdi-magoa den doktore homeopatari “Moebious” izena jarri nion. Eskerrak emateko eta nire mirespena erakusteko modua zen, liluragarria zarelako. Ez dut inoiz aukerarik izan esateko zen bat eta zergatik. Horregatik idazten dizut orain.

Filmaketa baten erdian nabil eta, betiko moduan, ohiko lan zorabioan nabil sartuta, oraingoan ohikoa baino sakonago, gainera. Batzuetan, ez naizela filmatzen hasi uste dut, beste batzuetan, filmaketa amaitu dudala sinistuta bizi naiz. Pisurik gabe, zure unibertso zeiharren artean zintzilik nagoela sentitzen dut.

Damu naiz eskutitz hau modu azkarrean eta zatarrean idatzi izanaz. Zure marrazkiek pizten didaten poza eta berotasuna zuhurtzi handiagoa eta finagoa merezi dute. Hala ere, zure lanak sortzen didan zoriona azaltzeko bat bateko beharra izan dut.

Zuk eta zure kideek Metal Hurlant aldizkarian egiten duzuenak, haur tzaroan izaten nuen sentsazio zorrotz bat gogorarazten dit: ia harnasik gabe, Giornalino della Domenica-ko zenbaki berri bakoitza itxaroten nuenean, “The Adventures of Happy Hooligan” eta “The Katzenjammer Kids” komikiez gozatzeko.

Zinema zuzendari itzela izango zinateke. Pentsatu al duzu inoiz? Zure lanetan erabiltzen duzun argiztapena, gehien bat zuri-beltzezko lanetan, harrigarria iruditzen zait. Zure artean, eguzkiarena, artifiziala, fosforikoa eta eternoa dirudien argi efektu liluragarri bat dago.
Zientzia fikziozko film bat egiteko ametsa dut. Aspalditik pentsatzen dut hori, genero horrek egun
bizi duen onespen eta moda honen aurretik. Zalantzarik gabe, kolaboratzaile perfektua zinateke lan horretan, baina ez nizuke halakorik eskatuko jakintsuegia zarelako, eta zure indar irudikorra izugarria delako. Eta, kasu horretan, zer eginkizun geratuko litzateke niretzat?
Horregatik, Moebius maitea, zera esaten dizut: jarraitu modu itzel horretan marrazten, gu guztion
zorionerako.

Buon lavoro e buona fortuna.
Federico Fellini