super heroiak sortzen
irudia
  • 1
  • 2
Super heroiak eta horien nemesiak asmatzeko eta marrazteko aukera amaigabeak eskaintzen zituen tresna-jostailu honi esker, marrazkirako trebeziarik ez genuenok ere, plastikozko pieza aldagarri hauekin, Eisner, Siegel, Kirby, Mignola, Moore edo Miller izatera jolasten genuen. Super heroi bat asmatzea, ordea, ez da marraztera mugatzen.

Super heroi bat sortzeko urratsak:

1- Aukeratu zure super heroiaren botereak.
2- Erabaki nola eskuratu dituen botere horiek.
3- Pentsatu nola garatu dituen botoreak.
4- Eman aldaera tragiko bat zure super heroiari.
5- Eman zure pertsonaiari super heroi izaera bat, eta beste bat bereeguneroko bizitzarako.
6- Definitu zer nolako harremana duten gizartearekin bai super heroiak, bai eguneroko pertsonaiak.
7- Aukeratu izen bat zure super heroiarentzako.
8- Diseinatu jantzi bat.
9- Jarri marka bat, edo bi, super heroiari. Sinbolo edo logoren bat.
10- Erabaki zure super heroiak laguntzailerik izango duen.
11- Erabaki zure super heroiak nemesi edo etsai nagusi bat izango duen.