pinhole x10
irudia
Bai, posible da norberak kamera esteneopeiko bat egitea pospolo-kaxa batez, eta harekin argazkiak ateratzea. Lenterik erabili gabe, zulotxo batetik sartzen den argiaz baliatuta, eta pospolo kaxa bat, zinta beltza, argazki-karrete pare bat eta gutxi gehiago erabilita. Ikusi matchboxpinhole.com.

Argazki bat ateratzeko, zulotxoaren estalkia kendu, eta berriz estali; hori da dena. Behin karretea bukatutakoan, errebelatzera eraman, eta listo. Sinplea eta aukera anitzekoa. Argitasun baldintzen arabera, jolastu zuloa denbora gehiago edo gutxiagoz zabalduz, harrapatu mugimendua, sortu mamu itxurako formakā€¦ Nik, adibidez, bi poxpolo-kaxa erabiliz egin dut nire kamera, eta argazkiak filmaren ohiko edo atzealdeko zulotxoaz ateratzeko aukera daukat. Koloretako filma atzeko edo ohikoa ez den alde horretan erabiliz gero, kolore gorrixketako argazkiak lortzen dira. Xarma paregabea dauka nork bere gailua sortzeak, harekin jolasteak eta ezusteko emaitzak lortzeak.