hurrengoa
thebaldian: katy kane    1956. urtean, Batman gay zela eta bere abenturen komikiak propaganda homosexuala zirela zabaldu zenean, DC argitaletxeak Kathy Kane (Batwoman) sortu zuen.

Kathy Kane zirku baten jabea zen eta asmatzaile botereak zituen.

Batmanen heterosexualitatea azpimarratua geratu zenean, Kathy ejertzitoan alistatu zuten eta DC-k komikietatik desagertu arazi zuten.

AEBtako armadan aritu zen baina Don´t ask don´t tell (ez galdetu/ez esan) politikaren ezabatzearekin batera isilik egon edo egia esatea erabaki behar izan zuen.

Egia esan zuen. Armairutik atera, ejertzitoa utzi eta Gotham-ra itzuli zen Batman laguntzera. Egun harreman profesionala dute soilik.

Gotham-en gaizkile ugari astindu eta neskalagun sortatxoa izan zuen (Rene, Montoya,...).

Orain harreman finko bat du Supermanen laguna den
Maggie Swawyer erreportariarekin. Aurten kaleratuko dute Kathy Kane bera protagonista duen lehen komiki bilduma.