hurrengoa
zelako    Kartel batean Zinema + Belako idatzita irakurri genuenetik azaroaren 19a Bilboroc- kera hurbiltzeko gordea genuen. Desakralizatutako elizako argiak itzali eta Lander, bateria jolea, emanaldiaren erritmoa markatuko duen ibilaldia hasten du. Oinez. Bai, oinez. Pantaila piztu eta Ingmar Bergmanen Persona filma proiektatzen hasten dira. Liv Ullmann, Cris, Lore,... Bat batean pantaila ispilu bihurtuta. Errealitatea eta errepresentazioaren joko berri bat proposatzen digu Belakok. Woody Allenek The Purple Rose of Cairo datorkigu burura. Josu Ximunek ere pantailaren beste aldera salto egiten du. Segidan, Bela Tarr-en A Torinoi Lo (The Turin Horse), Jarmusch-en Stranger in Paradise, Basterretxea eta Larruketen Ama Lur, Tartovskyren Stalker,... Belakok salto egin du argi eta itzalen mundura. Orain, pantailan proiektaturiko pelikuletan bizi dira. Eszenatokian musika zuzenean jotzen dabiltzanak hezur haragizko hologramak besterik ez dira. Eta Bioy Casaresen La invención de Morel- eko proiektorea bailitzan, Lander oinez darrai, proiekzioa bizirik mantentzen duen makinari eraginez.

Ez da performance perfektua. Eskerrak. Gehiagotan egiteko aukera izanez gero, gauzak aldatzeko eta frogatzeko aukera izango dutelako. Pelikula mitikoetan bar- neratzen beldurrik izan ez duten moduan, performancean gauza berriak frogatzen jarraitzeko jarrera punkia bizirik mantendu beharko lukete. Hori pentsatu dugu azken pieza musikala -makinaren azken pausoak- amatatu eta proiektorea itzali denean. Orduan, gutariko bakoitzak, pantaila ispilua zeharkatu eta gure pelikula propiora itzuli gara.