hurrengoa
the baldians 11- Chang eta Eng    Siam erreinuko (egungo Tailandia) Me Klong herrixkan jaio ziren 1811 maiatzaren 11an. Saihetsetatik lotuta jaio ziren.

Herriko ohitura eta sinismenei jarraiki publikoki sakrifikatu behar zituzten deabrua uxatzeko. Gurasoek, Chang eta Eng izena eman eta etxean ezkutatu zituzten.

1829. urtean barku batetan sartu eta Boston-era eraman zituzten. Barnum zirko famatuan hasi ziren lanean.

Mundu osoan ibili ostean North Carolinan geratu ziren Bunker abizena hartuta.

Chang eta Eng-ek nekazaritza landa eta esklaboak erosi eta komunitateko gizon errespetatu bihurtu ziren.

44 urterekin Sallie eta Adelaide Yates ahizpekin ezkondu ziren. Chang-ek 11 seme-alaba izan zituen, Eng-ek 10.

Emazteen artean ez ziren ongi konpontzen eta etxe bananduetan bizitzea deliberatu zuten. Chan eta Eng txandaka ibiltzen ziren etxe batetik bestera.

AEBtako guda zibilean Chang eta Eng-en semeek konfederatuen alde egin zuten borroka.

63 urterekin hil ziren. 3 orduko diferentziarekin