fresa y chocolate
aurelia aurita. ponent mon
Frederic Boilet-en bikoteak eginiko lehen liburua da. Tokion bizi den bikote honen egunerokotasunaren autobio-komiki sexual gisa definitu genezake. Marrazkera naif sinple eta jostakaria. Frederic-ek erotismoa poesiaz jorratzeko joera badu bere ohekideak, Aurelia Auritak, biluztasun fresko, gordin eta umoretsuaz kontatzen dizkigu euren Tokioko apartamentuan bizi dituzten abentura sexualak. Gozada bat!
si te comes un limon sin hacer muecas
sergĂ pamies. anagrama
Istorio laburrak, mikroskopikoak. Eta izaera mikroskopiko horretan mamira zuzen-zuzen abiatzen diren narrazioak. Detaile urriekin eta pertsonaien deskripziorik apenas jaso gabe, narrazio hauetako pertsonaiekin berehala identifikatuak sentitzen gara. Euren beldur, hausnarketa, fantasia, makurkeria edota itxaropenetan gureak topatzen ditugulako.
atabala eta euria
joseba sarrionaindia. elkar
The balde jarraitzaileek badakizue ez dugula nobedadeen edo modek inposaturiko liburuen aipamenik egiten. Irakurri eta gustoko ditugunak jartzen ditugu paperean. Zergatik aukeratu dugun Atabala eta euri? Ipuin ederrak biltzen dituelako eta egileak liburuan epilogoan aipantzen duenagatik: "Uste dut ez dela existitzen euskaraz "desarrazoitu" aditza, baina arrazoi hitza eta arrazoitu aditza erabiltzen delarik, desarrazoitzea ere behar genuke. Enetzat, literatura desarrazoitzeko modu bat da. Desarrazoituaz egin behar dugu literatura, diruaren eta instituzioen menpean geratu nahi ez badugu, literatura burges eta funtzionarioen eskuetan halako hornidura bat edo, txarragoa dena, arrazoia emateko makina bat bihur ez dadin". Literaturarekin eta bizitzeko beste alor guztiekin izan beharko genuke desarrazoitzeko joera.
elles
frederic boilet ego comme x
Elles. Neskak, emakumeak, emeak. Frederic Boilet komikigile frantziarrak, nouvelle-manga generoaren sortzaileak emakumeei eskainitako lana biltzen du liburu honek. Ipuin liburu baten moduan egituraturik, komikiek estilo eta norabide ezberdinetara begirarazten digute, beti ere egile honek lantzen duen erotismo eta poetikaz bustirik. Guk Parisen eskuratu genuen Elles, eta ez diogu inori utziko. Horrelako liburuak ez bait ira inoiz bueltan etortzen.