hurrengoa
the baldians 5- Joey Dunlop    Dunlop 1952. urtean jaio zen, Ipar Irlandako Ballymoney herrian.

Bere lehendabiziko motoa Triunph Tigre Cub 250cc bat izan zen. 50 libera ordaindu zituen.

1976. urtean hartu zuen parte lehendabiziko aldiz Man irlako lasterketan. Hain justu lasterketak, bere arriskuagatik, Grand Prix kategoria galdu zuen urtean. Joey-k 26 lasterketa irabazi zituen Man irlan. Aditu guztien arabera marka hau gasolina zainetan duen extralurtar batek soilik hautsi dezake.

1976. urteko lehen parte hartze hartan, lasterketa buruan zihoan, baina zirkuitua ezagutzen ez zuenez bigarrenari pasatzen utzi eta haren atzetik egin zuen ibilbide osoa. Helmugara iristerako orduan ez zuen aurretik zihoana pasatu nahi izan. Jokabide horrek eman zion "King of the Roads" ezizena. Hurrengo urtean ordea, 1977an berak irabazi zuen.

Joey-k Albania, Errumania eta Bosniako haurtzaindegien aldeko diru bilketak antolatzen zituen...beti ere Pub-etan. Parranda zale amorratua, behin baino gehiagotan pubetik segidan joaten zen bere karabanara, motoa prestatu eta zuzenean abiatzen zen lasterketara, zirkuituari errekonozimendu buelta emateko denborarik gabe.

2000. urtean, 48 zituela. Tallin-en ( Estonia) ospatzen ari zen lasterketan, lasterketa buruan zihoala errepidetik atera eta arbola baten kontra talka egin zuen.

Bere emaztea, Linda, eta 5 seme-alabek, 70.000 pertsonen konpainia izan zuten haren hiletan.