hurrengoa
the baldians 3- charley pride    (Bill Cosby-k jertse berdina du) Charley Pride 1938. urteko martxoaren 18an jaio zen, Sledge, Missisipin, morroi gisa lan egiten zuen 11 seme alabako familia batean.

14 urte zituela, Sears Roebuck guitarra bat erosi eta irratian entzuten zituen Hank Williams-en kantuak entzunaz bere kasa ikasi zuen jotzen.

Baseball jokalari itzela izanik ez zuen profesional izateko aukerarik izan beltzen ligan jokatzen zuelako. Musikari bihurtzea erabaki zuen.

1966. urtean bere lehendabiziko singlea kaleratu zuen, “The Snakes Crawl at Night”, urte berean Detroiten bere lehen kontzertua eskaini zuen. Bere izenez aurkeztu zutenean txalo zaparrada jaso zuen, apurka-apurka lausotzen joan zena, isiltasun urdurian bihurtu arte ikuslegoa Charley Pride beltza zela jabetu zenean.

Rozenekin ezkondu zen 1956. urtean. 3 seme alaba dituzte.

"Depresio maniakoa" gaisotasuna duela aitortu zuen “Pride” izeneko autobiografian.

Urtero, Texas Rangers baseball taldearekin aritzen da denboraldi aurreko entrenamenduetan

Charley Pride country kantari beltza RCA zigiluko salmenta handienak izan dituen bigarren artista da. Lehena Elvis Presley da.