paper
hurrengoa

sua nahi, mr. churchill?

koldo izagirre. susa

The baldeko lagun bati Koldo Izagirreren azken liburua zer iruditu zitzaion galdetu genion. Egun gutxira hitz hauek topatu genituen gure emailean: "Sona handiko idazle kriolloek Euskal Herritik Euskal Hirira omen doan bidean galduta segitzen duten bitartean, Izagirrek Basque Harbourren lohitu, zikindu, gorri-belztu eta izerditutako kontakizunak gordin jaso eta oparitzen dizkigu. Euskara bikainean, estilo gordinean. Inori ipurtzuloa miazkatu gabe goi mailako literatura eginez. Oroimenaren matxetea izenekoa tatuatzeko modukoa da". Oharra: Gure laguna trintxerpearra da.

hurrengoa

illussive: contemporary illustration and its context

die gestalten verlag

Liburu dotore hau ilustrazioaren gaur egungo eredu eta erakusgarri suertatzen zaigu. Bertan askotariko ilustrazioak aurki ditzakegu, hainbat kategoriatan banatuta eta zenbait egileei egindako elkarrizketa laburrekin lagunduta. Aspaldian uste genuenaren kontra, ilustrazioaren garai oparoenak ez ziren ordenadorerik gabeko garai urrunak. Ordenadoreen eragin estilistiko berritzailea gainditua dagoela eta egile bakoitzaren nahiaren arabera erabiltzeko tresna bat gehiago dela jabetzen gara. Dudarik gabe ilustrazio mundua osasuntsu dago.

hurrengoa

japon

egile ugari. ponent mon

Komikigile japoniar eta frantsesek elkarlanean egindako bilduma. Istorio laburrak. Frantsesek Japonian bertan izandako esperientziak komiki bihurtuz eta egile japoniarrek euren egunerokotasunetik legenda fantastikoetara doazen gaiak aukeratuz osatua. Estilo eta joera anitzeko liburu hau baliagarria da topikoa ez den Japonia ezagutzeko, eta ezagutzen dutenek bertan islaturik ikusiko dituzte eguneroko detaile txiki eta arruntak.

hurrengoa

el amor es el infierno

matt groening. astiberri

The Simpsons telesail famatuaren egileak, talde lan handietatik at, bere eskuz idatzi eta marraztutako komiki batekin etorri zaigu. The Simpons, Futurama eta beste ezer baino lehen Matt Groeningek Live Is Hell (Bizitza infernua da) komikia egin zuen, arrakasta handiaz gainera. Bere kabuz sortu zuen eta 1980ean Los Angeles-ko egunkari batean hasi zen argitaratzen. Egun, 250 egunkarik baino gehiagok argitaratzen dute komikitxoa. Matt Groeningek komiki horri jarraipena eman dio hainbat gai ardatz harturik, eta horietako batetik abiatuta sortu du hau: amodioaren inguruko gida zorrotz eta dibertigarria.