hurrengoa
Joaquim Jorda    Zinea bizitzeko ez, baina bizirauteko beharrezkoa dela gogorarazten digun gizona. Gertatzen da. Batzuetan miresten duzun zine zuzendari hori ezagutzeko parada duzu eta liluratzen zaituen begirada horren jabea tontolapiko hutsa dela jabetzen zara. Kontrakoa ere gerta ohi da. Jasaten ez dituzun film horien egilea ezagutzeko aukera izan eta bat batean tipo jator baten aurrean zaudela konturatzen zara. Joaquim Jordarekin ordea ziur nago ez dela teoria hori betetzen. Joaquin Jorda ezagutu gabe, haren filmak ikuste soilarekin badakizu tipo maitagarria dela.
Ezinezkoa delako El encargo del cazador, Monos como Becky edo De Nens moduko filmen egilea tipo jakintsu eta maitagarria ez izatea. Jordari esker, azken aldian hain modan dagoen manikeismoz betetako zine sozial hutsala gainditzen duen bestelako zine sozial baten itxaropena geratzen zaigula dakigu. Zinemagintza bat non elkartasunak ez dion autokritikari muzin egiten, non salaketak ez duen umorea baztertzen, non ideologiaren gainetik pertsonak azaltzen zaizkigun... Jorda ez da zine aldizkarien azaletan azaltzen. Jordaren betaurrekoak ez dira internet enkantetan topatzen. Jorda, egungo zinegile handienetakoa izanik zailtasun izugarriak ditu bere proiektuak martxan jartzeko. Eta eskertzekoa da Jordak, temati, zinea egiten jarraitzea. Bere pelikula batzuk tatuaturik geratzen diren horietakoak direlako. Definitzen ez dakidan gaitasun berezia dute gizon honen filmek. Azalean barneratu eta ikuslearekin zahartu eta zimurtuko dira adibidez Monos-eko eroetxeko biztanleak edo Jacinto Esteva ehiztaria edo Raval-eko kasuko epaitegian gertatutakoak...

Artelekuk Joaquin Jorda gonbidatu eta bere filmografia eskainiko du. Bizirauteko beharrezkoa.
Veinte aƱos no es nada. Ap. 26
El dia de los muertos. Ma. 3
Dante no es unicamente severo. Ma. 3
Maria Aurelia Capmany parla. Ma. 10
Portogallo paese tranquilo. Ma. 17
Lenin vivo. Ma. 17
Numax presenta. Ma. 24
El encargo del cazador. Ma. 31
Un cos al bosc. Eka. 7
Monos como Becky. Eka. 14
De nens. Eka. 21