hurrengoa
(ez) ohiko soinuak, ideia amankomunak xabier erkizia   I  xabier erkizia & asier gogortza Nola eta zergatik zabaldu dira hainbeste duela hainbat hamarkada sortutako kontzeptu musikalak? Nola eragiten dio honek hain egoera zaila bizi duen industria diskografikoari? Zerk bultzatzen ditu milaka egile esperientzia hauek partekatzera? Zer da batzen dituena? Zer da banatzen dituena? Nola komunikatzen dira ingurunearekin? Nola lantzen da harreman hori? Zergatik sortzen dute musika?
(un)common sounds, gaur egungo soinu sorkuntza esperimentalaren inguruan eginiko hausnarketa eta analisiaren ondorioz sortutako egitasmoa da. Alor honetan, duela gutxi arte irudika ezina litzatekeen produkzio mailara iritsi gara eta urteotan sortutako dinamika eta esperientzia desberdinek sorkuntza artistikoaren alorretik atentzio berezia merezi dutela erakusten dute.
Geografikoki munduan zehar banaturik dauden sorkuntza gune independenteek eta errealitate ezberdinak bizi dituzten sortzaileek euren artean dituzten harremanak islatu nahi dituen proiektua da (un)common sounds. Artista sare handi honen ikuspegi bat eman eta toki ezberdinetan baina errealitate paraleloak bizi dituzten artistek euren lanak partekatu ahal izateko saiakera da. Proiektuak garatzen diren herrialde bakoitzeko esperientzia konkretuak eta saiakera indibidualak oinarri hartuta, egungo errealitate sonoroaren nondik norakoak aztertzeko diskurtso sendo eta zabal bat garatu nahi du.

asmoen artean:
- Jatorri ezberdinetako sortzaileek euren errealitate konkretuen azterketa egiteko plataforma malgu bat sortu nahi da.
- Musikaren inguruko ezagutza eta eztabaida garatuko duten egitasmoak sortu.
- Sortzailea eta bere ingurunea batzen dituen loturen azterketa sustatu.
- Poposamen musikal arriskutsu garaikideen aurrean ikuspegi berriak eskaini.
- Sormen sare honen aberastasunaren adibide izango den artxibo zabala sortu.
- Nazioarteko instituzio eta taldeen arteko kolaborazio sareak sortu.

Joan den udaberrian Liman (Peru) egindako lehen esperientziaren ondotik, Artelekukoa (un)common sounds egitasmoaren bigarren ekitaldia izanen da. Bertan izanen dira, Julien Ottavi (Frantzia), Lucas Abela (Australia)...

Proiektu honen bultzatzaile eta garapen lanetan Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) Dimitris Karyofillis (Atenas, 1972), Marta Font (Barcelona, 1979)

datak: azaroaren 18, 19, 20, 21, 22