paper the balde
hurrengoa

eguzki beltzaren sekretua

alberto ladrón arana · elkar

Espioitza eta abentura nobela bat. Institutuetako granodun gaztetxoei irakur zaletasuna piztuko dien liburua. Irakurle ohituagoari, edozein bidai astun arinduko dion istorioa. Best seller eta ¨entretenimenduzko¨ produktu gehiegi ez duen gure euskal literaturan hain beharrezkoa den nobela da Eguzki beltzaren sekretua. Espioitza nobela esoterikoa. Eleberri zinematografiko eta entretenigarria.

hurrengoa

eta handik gutxira gaur

eider rodríguez · susa

Eider Rodriguezek 16 narrazio labur bildu ditu liburu honetan. Ipuinak baino narrazioak direla diogu, ez dutelako askotan ipuin hitzari dagokion borobiltasun edo moralejarik barneratzen. Sarrionaindiak, liburuaren hitzaurrean, egileak mamuetaz idazten duela dio. Askotan ordea inpresioa bestelakoa da; idazlea da hain zuzen errealak diruditen pertsonaien bizitzan sartzen den mamua. Bat batean pertsonaien eremura hurbildu eta tarte labur baterako bizitzari so geratzen den mamua. Narrazioek ez dute metaforen su artifizialik behar irakurlearen baitan sentsazioak eta sentimenduak argitzeko.

hurrengoa

la estancia

lorenzo mattotti · sinse ntido

Sinse ntido komiki argitaletxeak Lorenzo Mattotti marrazkilari italiarraren koaderno baten erreprodukzioa ekartzen digu oraingoan. Bikote bat ohe gainean, besterik ez laurogei orrietan zehar. Baina marrazki soilak direnak bata bestearen atzetik ikustean, zure buruan istorio bat sortzea ezingo duzu ekidin. Irakurle bakoitzak, istorio ezberdina sortuko du marrazkiok ¨irakurtzerakoan¨. Mattotti marrazkilari aparta izanda, poltsikoan eramateko arte erakusketa bikaina duzu ¨La estancia¨.

hurrengoa

icons

taschen

Kasu batzuetan errepikakorrak eta beste batzuetan hutsal samarrak badira ere, Taschen argitaletxe alemaniarrak kaleratzen dituen Icons bildumako erreferentziak sorpresa bat dira ikuslearen begientzat. Gai aldetik, anitzak eta muturrekoak izanda, irudiari eskainitako liburuak dira. Estetika goraipatzen duten paperezko piezak. Begiratzeko liburuak dira, bitxiak, arinak eta tentuz argitaratuak. Poltsiko guztiei errespetua azaltzen die gainera Icons bildumak. Luxuzko liburutxoak prezio herrikoietan.