audio ome-matxin
hurrengoa

NORAH JONES

Feels like home � Blue Note Records

Hirugarren lana kaleratu du Nora Jones estatu batuar gazteak. Faltan botatzen diren musikari horietakoa da bera: kaleratzen duen lan bakoitzean, bere maila gero eta gorago daramana. Horretarako jazz, folk, blues edota countrya nahasten ditu modurik tradizionalenean. Hasieratik amaierara maitemintzen gaituen diskoa da hau.

hurrengoa

THE DEVASTATIONS

The Devastations � Munster Records 2004

Melbournetik datoz banda honetan biltzen diren hiru musikariak.The Birthday Party-ko kitarjole izandako Rowland S. Howard eta Einst�rzende Neubauten taldeko Alexander Hacke-ek beren babesa eskaini diete rock kabareteroz jositako balei. Izan ere, barruraino sartzen zaizkigun kantuak dira lehen disko honetan eskaintzen dizkigutenak. Hil daitezela erromantze kutreak!

hurrengoa

MARLANGO

Marlango � Subterfuge 2004

Leonor Watling aktorea abeslari moduan dator oraingoan. Joan den urteko azken txanpan �Enjoy the ride� handia izan zuen aurkezpen txartela eta orain gure artean dugu disko luzea. Aitortu beharra dago oso dotorea dela diseinutik hasita azkeneko kantura arte lan honetan biltzen dena. Gustu handiz egindako lana, gustu handiz dastatzen dena.

hurrengoa

ZERO 7

When it falls � Ultimate Dilema / DRO East West 2004

Henry Binns eta Sam Hardaker britaniar musikarien taldearen izena Honduras-ko putetxe batetik hartua dago. Hala ere, zaila egiten zaigu hauen doinuak horrelako paradisuetan entzutea. 2001ean kaleratutako �Simple things� txukunean erakutsi zuten identitatea mantentzeko gai izan dira disko berrian ere: pop eta elektronikaren nahasketa dotorea. Zenbat eta gehiago entzun, orduan eta ezusteko gehiago deskubrituko dituzu kantu hauetan.