hurrengoa
bada lorategi ezkutu bat interneten txo!?   Lorategi sekretuak bere oreka hauskorra galdu du eta egoera gero eta desesperatuagoa da. Zong-oo gure erregina gure etorkizunaz larrituta dabil. Hori bai, oraindik bada gure lorategia suntsiketatik salbatzeko aukerarik. Lagundu gaitzazu mesedez eta gure bihotzetan gordeko zaitugu betirako.
Horrelaxe hasten da The Secret Garden of Mutabor, Yenz ezizenez sinatzen duen diseinatzaile germaniarrak sortutako web-jokoa. Bertan hainbat nahaste argitu beharko ditugu eskenatoki ezberdinetan miatuaz. Youmiko neskatoa izanen da gure gida abentura honetan eta hasiera hasieratik jokoaren planteamendua oinarri, bete beharreko eginkizunak zein gauzak bilatzeko erabili beharreko teknika argi azalduta agertuko zaigu. Joko honek webguneak sortzeko Flash programak eskaintzen dituen erraztasun ezberdinak primeran profitatzen ditu, haien artean trataera grafikoa eta flashek onartzen duen ilustrazioen gaineko zooma. Baino lasai tutik ulertu ez baduzu bertan guztia argi eta garbi geratzen delako. Guztia lorategi sekretua suntsitzen duen gaizkia nola akatu ezik, hori zuk bilatu beharko duzu.

1998. urtean sortua da joko hau, eta hainbat sari jaso zituen orduan. Gaur egun, jokoa gazte mantentzen da webgune-en bizi motza kontutan izanda, bere momentuan nahiko aurrerakoia izan zelako eta edukiak teknikaren gainetik dibertigarria suertatzen jarraitzen duelako. Horrexegatik hartaz oroitu eta gure orriotan aipatzeko parada ez dugu galdu nahi izan. Zoazte eta gozatu, ordubete edo baietz eman jokoan, eta dibertitu ere. Hori bai, the balderen alderdi angloa ulertzeko zailtasun handiak baldin badituzu webgune honetan ez dituzu gutxiago izanen: