hurrengoa
binilozko panpinak txo!?   2003an gaude, panpinak ez dira trapuzkoak jada.
Hong Kong-tik etortzen zaigun punta puntako azkeneko afera, artea eta diseinuarekin, umeen jolasekin bezainbesteko zer ikusirik duten panpintxo hauek heldu eta gazteen gozamenerako sortuak dira.
Kaletik zoaz, bat batean, jostailu denda baten erakusleihotik panpintxo batek deitzen du zure arreta. Txikitatik izan dituzu gogoko gaur egun action figure edo akziozko panpinak deitzen dituztenak, baina zure aurrean duzun horrek xarma berezia du. Zure ingurukoek beste behin umea deitzeko arriskua onartu eta erosteko asmoarekin hurbiltzen zara eta... ufa! 500 Euro panpin batengatik? Ez da normalean duten prezioa baina horretara ailegatu da baten bat. Diseinatzaileek sortutako panpin hauen kopia gehiegirik ez dira egiten eta batek arrakasta handia izatekotan bere prezioa izugarri igo daiteke. Badira hauetako batzuk seriatuak eta serie horien lehenengo kopia diseinatzailearen eskutan mantentzen da, hurrengo batzuk galeriatan egoten dira eta besteak partikularren eskuetan. Hala ere hau ez da beti gertatzen eta badira merkeagoak, hori bai, merkeena 30 eurotik bera ez duzu aurkituko.
Panpinak ilustrazio, komiki, eta kaleko bizitzarekin harreman zuzena dute. Bertako bizitza islatu eta ohiko panpinak baina kontzeptu zehatzago bat daramate soinean. Beti ere azkeneko xehetasunera arte arretaz osatuak, nortasuna markatua izaten dute janzkera zein aurpegien espresioetan, Barbie zein G.I.Joek inoiz amestuko ez duten espresio eta aktitutea.
1998an hasi ziren sortzen eta egun gurera hurbiltzen dabiltza, nahiz eta irudikoz oraindik ez ditugun Euskal Herrian. Ez dira jada Hong Kong-tarrak panpin hauek egiten dituzten bakarrak eta japo zein yankiak ere badabiltza horretan. EEBBetan zein Europan arrakasta handia lortzen ari dira. Adibidetzat interneten aurkitu dezakegun dendatxo hau: