DEIADIA
2003ko bigarren seihilekoan zehar egingo diren "Okupgraf Grafikagintzaren III. Topaketen" esparruaren barruan, okupgraf-ek - Artelekun n lotutrako proiektu batek "Lehen munduan biziraupenerako kartelak" izeneko ekimena jarri du abian. Horren ondorioz, eta proiektuaren deskribapen orokorrean irakur daitekeenez, Okupgraf-ek 19 pertsona edo talde gonbidatu ditu, proposatutako "lehen munduan biziraupenerako kartelak" lemari erantzungo dion kartel bana egin dezaten. 20. kartela ordea zurea izan daiteke eta horregatik gonbidatzen zaitugu ekintza honetan parte hartzera. Argibide gehiago:
TATTOO FASHION
Azalean luzitzeko gogo edo adorerik ez izan arren gero eta ugariagoak dira tatuaje flash edo irudiak kamisetetan. Irudi tribalak dituzten kamiseta estu eta bakaladeroetatik hasi eta Tentaciones-ek markatzen duen tendentzia jarraitzen dutenen amerikar old school tatuaje irudiak soinean dituzten fashion biktimetaraino. Tattoo kamiseta original bat lortu nahi izan ezkero hoberena tatuaje estudio batetara jotzea duzu. Helbide honetan mundu osoko tattoo estudioekin lotura topa dezakezu:
NOKIAREN N-GAGE
Nokiak telefonoak egiten zituen. Egun beraien jostailutxoekin edozer gauza egin dezakegu. Adibide Nokia N-gage: irratia edo mp3ak entzun, emailak jaso, zure bost lagunen datuak behin eta berriz aldatu eta noski irudimezutxoekin kriptografiara jolastu. Guzti hau ondo dago, baino telefono modukoa hau kontsolatxo txikitxo bat ere bada. Jokoak memoria txarteletan etorriko dira (edo internetetik ekarriko ditugu eh) eta 3 dimentsioetako jokoak iragartzen dituzte. Ikusiko da. Komunikazioaren belaunaldi berri honetako aparailu guztietan bezala intentsoa bai, baina motza da baterien bizitza.
BEASTIE BOYS ITZULI DA!
Beastie Boys lanean jarriak dira seigarrena izango duten diskoan. Bost urte igaro dira "Hello Nasty" argitaratu zutenetik eta momentua dela adierazi dute. Bitartean entzuteko moduan dute gerraren aurka egin duten abestia ("In a world gone mad") euren web orri ofizialean. Testuaren arrasto bat baino ez: "You and Saddam should kick it like back in the day/With the cocaine and the Courvoisier".
ZAKILA HANDITU INTERNETI ESKER
Interneten atariren batean debaldeko helbide elektronikoa dugunok, mota guztietako iragarkiak jaso ohi ditugu: dentistara joateko deskontuak, unibertsitate tituluak, errusiar emazteak, viagra, heriotz aseguruak eta azken aldian gehien gustatu zaiguna… zakila handitzeko sistemak. Asko dira: airezko bonba aparailuak, kremak, teak, eta tramankulu ezberdinak. Tamainak garrantzirik ez duela esaten digute baina dirudienez ez dugu guztiz sinisten.
Tronpaaaa! Tronpaaaaaa
CORTO LUZE
20. mendeko haserako Errusia, mendebalde eta ekialdeko zibilizazioen arteko hausturaren erdigunea da. Corto Maltesek, trenez, lurralde zabal horiek gurutzatuko ditu altxor bitxi baten bila. Hainbat moldaketa traketsen ostean, ironia eta zinismoaren ertzean mugitzen den Hugo Pratt-en alter egoa azkenik duintasunez zinean ikusteko aukera izango dugu. Animaziozko film hau Frantzian iaz estreinatu zen eta Italian eta Alemanian ere izan dute ikusteko aukerarik. Gu, oraingoz, helbidean ikusten dugunarekin konformatu behar...